IKAS MODULUAK
*** Ikasleak laguntza pertsonalizatua izango du ikas modulu guztiak garatzeko bideo eta testu idatzien bidez.
*** Gaitegi propioa: Euskaraz eta egungo Legedira egokitua.
1.- Legedia
Programazio Didaktikoa eta Esku Hartze Programak garatzeko nahitaezkoa da Legedia ondo ezagutzea.
- Estatu mailakoa: LOMLOE eta Errege Dekretuak
- Erkidegokoa: Hezkuntza Legea, DBH edota Batxilergoari dagozkien dekretuak, Orientatzaile lanerako beharrezkoak diren gainerako dekretu, plan estrategikoak eta abar.
2.- Programazioa: Orientazio eta Tutoretza Ekintza Plana
Programazioaren helburu nagusia ikasturte baterako planteamendu didaktiko-praktikoa garatzea da. Horretarako ezinbestekoa da curriculuma zehaztea, orientatzailearen funtzioak eta ekintza plana garatzea eta abar.
3.- Esku hartze programak
Esku hartze programak bi modutara garatu behar dira. Modu laburrean ikasturteko programazio didaktikoan txertatzeko eta modu garatuan tribunalaren aurrean ahozko aurkezpen edo defentsa egiteko. Bi modalitate hauek lantzeko, gainerako moduluetan bezala, adibide idatziak eta bideoak eskura izango dituzu.
4.- Idatzizko proba: Teoriko-praktikoa
Proba teoriko-praktikoa ikastetxean gertatzen diren egoera konkretuekin lotzen da eta orientatzaileak egoera horiei aurre egiteko proposamen didaktiko-zientifikoa garatu behar du. Proba teoriko-praktikoa zein izango den aurretiaz ezagutzen ez badugu ere, komenigarria da oinarrizko gidoi bat landuta izatea eta Hezkuntza Sailak dituen berariazko gida eta programak ezagutzea. Horretarako, adibide testuak eta bideoak izango ditugu.
5.- Idatzizko proba: Gaia
Espezialitate bakoitzak bere gaitegi propioa du eta buruz ikasi beharrekoa da. Gure kasuan, guk ekoiztutako gaitegia daukagu, euskaraz eta egungo legedira egokitua. Horrez gain, gai bakoitzaren azalpen txiki bat prestatu dugu bideoen bidez.
6.- Hezkuntza Saileko plan, protokolo, gida, jarraibideak…
Modulu hau Hezkuntza Sailak azken urteetan abian jarri dituen programa, gida edota plan garrantzitsuenak ezagutzeko erabiliko dugu. Jakintza hori ezinbestekoa da Programazio Didaktikoa, Esku hartze programak edota Proba teoriko-praktikoa garatzeko. Hortaz, Elkarbizitzari, Gaitasun Handiei, Jazarpenari, Etorkinei, Hezkidetzari, Irakurketari edota gainerako gaiei erantzuteko sortu diren egitasmoak banaka landuko ditugu.
OSAGARRIAK
AZTERKETAK
- AHOZKO AURKEZPENAK egiteko gomendio praktikoak: denboraren egituraketa, eduki esanguratsuak, materialak…
- IDATZIZKO PROBAK egiteko argibideak, adibideak, gidoiak, ereduak…
BALORAZIOAK
- AHOZKO PROBAK baloratzeko tribunalak erabiliko dituen txantiloien azalpena: atal bakoitzaren ezaugarriak, ebaluazio irizpideak, edukiak, puntuaketa…
- IDATZIZKO PROBAK baloratzeko tribunalak erabiliko dituen txantiloian azalpena: atal bakoitzaren ezaugarriak, ebaluazio irizpideak, edukiak, puntuaketa…
EBALUAZIOA
- EBALUAZIO LORPEN ADIERAZLEAK sortzeko estrategiak: ebaluazio irizpidetik lorpen adierazlera.
- PONDERAZIOA % etan egiteko iradokizunak.
- JARDUN MAILA edota ikasleen ezagupen maila neurtzeko eta sailkatzeko aholku praktikoak.
ERRUBRIKAK
- EBALUAZIO FASE bakoitzari dagozkion errubrika desberdinak.
- IKASLEEN gaitasun, konpetentzia, jarrera eta trebeziak ebaluatzeko errubrikak.
- IRAKASLEAREN autoebaluazioa errazteko errubrika zehatzak.
- FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ebaluatzeko errubrika orokorrak.
OPOSIZIO DEIALDIA Oposizio deialdiaren azalpena: proba desberdinen ezaugarriak, oinarriak, denborak, materialak, puntuaketa…
