
LEA AKADEMIA Nafarroa ere bai!
ASPEKTU OROKORRAK
Ikastaroa, bereziki, oposizioa gainditzeko beharrezkoak diren jakintza eta trebezietan oinarrituta dago eta, horretarako, ikasle bakoitzaren indar-guneetan sakontzen dugu, kasuan kasuko beharrak asetuz.
AUKERA BERRIAK!
NAFARROA ERE BAI!
ORIENTATZAILEA: DBH eta BATXILERGOA!
PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA
3 Hilabete: PROGRAMAZIOA EGINA
Matrikula zabalik urte osoan!
Iraupena: Lan guztiak amaitu arte.
Udan ere lanean!
Plaza mugatuak
Ikasketa pertsonalizatua: ikasleek, tutoretza zuzenaren bidez, beraien lanaren jarraipen egokitua dute.
- On-line 24 orduz: Web sites eta Gmailen bidez ikasle bakoitzak aukera du, berak egoki ikusten duenean, ikastaroaren jarraipena egiteko.
Ez dago ordutegi finkorik, 24 ordu jarraian on-line bidez!!!!
- Gai bakoitza lantzeko ereduak eta adibide konkretuak: modulu, atal eta gai bakoitza garatzeko ikasleak eredu zehatzak ditu.
- Bibliografia espezifikoa: ikasleek, modulu bakoitza gauzatzeko, bibliografia eguneratua eta espezifikoa dute.
- Espezialitate guztiak (ingelesa ezik): ingelesa ezik, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko espezialitate guztiak lantzen ditugu.
EDUKIAK
Edukiak sei modulutan banatzen dira. Legedia, Programazio didaktikoa, Ikas egoerak, Proba idatziak: gai teorikoa eta kasu praktikoa, Hezkuntza saileko programak. Modulu bakoitzak testuinguru teorikoa, jarraibideak, adibideak eta bibliografia eskaintzen ditu.
- Legedia: ezinbestekoa da legedia ondo ezagutzea Programazioa, Ikas egoerak eta Proba idatziak garatzeko.
- Programazio didaktiko-zientifikoa: oposizioaren atal garrantzitsua da ikasturteko programazioa. Programazio didaktikoaren bidez gure irakas-ikas proposamena aurkeztuko dugu, curriculumaren osagai guztiak elkartuz. Programazioa idatziz aurkeztu arren, defentsa ahoz egin behar da.
- Ikas egoerak: programazioaren baitako atal praktikoa dira eta irakasleon esku hartzearekin lotuta daude. Bi motakoak dira, laburrak eta luze edo garatuak. Laburrak programazioaren baitan kokatzen dira, eta luzeak ahozko defentsarako prestatu behar ditugu.
- Proba idatziak: bi proba dira eta oposizioko lehenbiziko atala osatzen dute. Alde batetik bakoitzaren espezialitatearekin lotzen den “gai teoriko” baten azalpena daukagu. Beste aldetik, proba “teoriko-praktikoak”, gelan suertatu daitekeen edozein egoerari erantzuteko beharrezkoa den ezagutza zientifiko-didaktikoa garatzea eskatuko du.
- Hezkuntza Saileko programak: hauen guztien ezaugarriak ezagutzea ezinbestekoa da bai esandako “proba idatziak” osatzeko bai “programazioa” eta “ikas egoerak” gauzatzeko
- Teoria edo gaitegia: espezialitate bakoitzak berari dagokion gaitegi teorikoa du eta oposizioko lehen zatiko atal bat garatzeko prestatu behar da.
OSAGARRIAK
AZTERKETAK
- AHOZKO AURKEZPENAK egiteko gomendio praktikoak: denboraren egituraketa, eduki esanguratsuak, materialak…
- IDATZIZKO PROBAK egiteko argibideak, adibideak, gidoiak, ereduak…
BALORAZIOAK
- AHOZKO PROBAK baloratzeko tribunalak erabiliko dituen txantiloien azalpena: atal bakoitzaren ezaugarriak, ebaluazio irizpideak, edukiak, puntuaketa…
- IDATZIZKO PROBAK baloratzeko tribunalak erabiliko dituen txantiloian azalpena: atal bakoitzaren ezaugarriak, ebaluazio irizpideak, edukiak, puntuaketa…
EBALUAZIOA
- EBALUAZIO LORPEN ADIERAZLEAK sortzeko estrategiak: ebaluazio irizpidetik lorpen adierazlera.
- PONDERAZIOA % etan egiteko iradokizunak.
- JARDUN MAILA edota ikasleen ezagupen maila neurtzeko eta sailkatzeko aholku praktikoak.
ERRUBRIKAK
- EBALUAZIO FASE bakoitzari dagozkion errubrika desberdinak.
- IKASLEEN gaitasun, konpetentzia, jarrera eta trebeziak ebaluatzeko errubrikak.
- IRAKASLEAREN autoebaluazioa errazteko errubrika zehatzak.
- FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ebaluatzeko errubrika orokorrak.
OPOSIZIO DEIALDIA
- Oposizio deialdiaren azalpena: proba desberdinen ezaugarriak, oinarriak, denborak, materialak, puntuaketa…
.
METODOLOGIA
Metodologia pertsonalizatuak ikasleen nahiak eta beharrak lehenesten ditu, irakaslea haien bidelagun bihurtuz. Irakasle eta ikaslearen arteako harreman estu eta etengabeak, oposizioak dituen atal guztiak pausuz-pausu eta ikaslearen erritmora egokituz garatzeko aukera eskaintzen du.
- Oposizioko modulu bakoitzak berariazko atalak ditu eta atalek gai desberdinak lantzen dituzte. Gai bakoitza astiro jorratzen dugu, beti ere ikasleen erritmoa errespetatuz.
- Atal bakoitzaren azalpena: bideoarekin: atal bakoitza landu aurretik, bideo azalpena jasotzen dute ikasleek, haiek ikus dezaten zeregina zein den eta nola landu behar den.
- Atal bakoitza gauzatzeko ereduak: ikasleei atal bakoitza idazteko ereduak eskaintzen dizkiegu, horiek jarraituz beraienak sor ditzaten.
- Atal bakoitza pertsonalki gidatua eta zuzendua: atal bakoitza garatzeko, galderak egiteko edota zalantzak argitzeko ikasleek laguntza zuzena dute email-en bidez.
