IKAS MODULUAK
*** Ikasleak laguntza pertsonalizatua izango du ikas modulu guztiak garatzeko bideo eta testu idatzien bidez.
LOMLOE eta HEZKUNTZAKO LEGE BERRIA
Modulo honetan LOMLOE eta ERKIDEGOKO LEGE zein DEKRETUA ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, ezinbestekoa delako oposizioa prestatzeko.
Hezkuntzako Lege eta Dekretua aztertuz ikasiko dugu zein den:
- Konpetentzien bidez garatzen den irteera profil berria.
- Hiru jakintza eremuen zehaztapena.
- Curriculum osagaien arteko harremana edo argumentazio curricularra.
- 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen garrantzia.
….
Programazio Didaktikoa eta Ikas Egoerak garatzeko nahitaezkoa da Lege eta Dekretua ondo ezagutzea.
.
PROGRAMAZIO DIDAKTIKO-ZIENTIFIKOA
Modulu honetan Programazio didaktiko-zientifikoaz arituko gara, derrigorrez aurketu beharreko txostena delako. Programazioaren helburu nagusia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte baterako planteamendu didaktiko-praktikoa garatzea da. Horretarako ezinbestekoa da ikastetxeko testuingurua zehaztea, Legeak proposatzen dituen curriculum osagaiak ondo ordenatzea, ikasturtean garatu beharreko ikas egoerak ondo aukeratzea…
.
IKAS EGOERAK
Modulu hau Ikas Egoeretan zentratuko da. Ikas Egoerak bi modutara garatu behar dira. Modu laburrean, ikasturteko programazio didaktikoan txertatzeko eta, modu garatuan, tribunalaren aurrean ahozko aurkezpen eta defentsa egiteko. Ikas Egoerak garatzeko ezinbestekoak dira zenbait osagai, hala nola, testuinguruaren azalpena, jakintza egoeraren ikuspegia, ebaluazio hezigarria, aniztasunaren trataera, jarduerak eta abar. Bi modalitate hauek lantzeko adibide idatziak eta bideoak izango dira, bakoitzak dituen berariazko ezaugarriak nabarmenduz eta bereiztuz.
.
PROBA TEORIKO-PRAKTIKOA
Modulu hau proba teoriko-praktikoa garatzeko lagungarria da. Proba teoriko-praktikoa ikastetxeetan gertatzen diren egoera konkretuekin lotzen da eta ikasleek egoera horri aurre egiteko proposamen didaktiko-zientifikoak garatu behar dituzte. Proba teoriko-praktikoa aurretiaz ezagutzen ez badugu ere, komenigarria da oinarrizko gidoi bat landuta izatea eta Hezkuntza Sailak dituen berariazko gida eta programak lantzea. Gidoi hori lantzeko adibide testuak eta bideoak izango ditugu, bai gidoiarenak bai Hezkuntza Sailaren programa desberdinenak.
.
HEZKUNTZA SAILEKO PROGRAMAK
Modulu hau Hezkuntza Sailak azken urteetan abian jarri dituen programak, gidak edota plan garrantzitsuenak ezagutzeko erabiltzen dugu. Jakintza hori ezinbestekoa da Programazio Didaktikoa, Ikas Egoerak edota Proba teoriko-praktikoa garatzeko. Hortaz, Elkarbizitzari, Gaitasun Handiei, Jazarpenari, Etorkinei, Hezkidetzari, Irakurketari edota gainerako beste gaiei erantzuteko sortu diren egitasmoak banaka lantzen ditugu.
OSAGARRIAK
AZTERKETAK
- AHOZKO AURKEZPENAK egiteko gomendio praktikoak: denboraren egituraketa, eduki esanguratsuak, materialak…
- IDATZIZKO PROBAK egiteko argibideak, adibideak, gidoiak, ereduak…
BALORAZIOAK
- AHOZKO PROBAK baloratzeko tribunalak erabiliko dituen txantiloien azalpena: atal bakoitzaren ezaugarriak, ebaluazio irizpideak, edukiak, puntuaketa…
- IDATZIZKO PROBAK baloratzeko tribunalak erabiliko dituen txantiloian azalpena: atal bakoitzaren ezaugarriak, ebaluazio irizpideak, edukiak, puntuaketa…
EBALUAZIOA
- EBALUAZIO LORPEN ADIERAZLEAK sortzeko estrategiak: ebaluazio irizpidetik lorpen adierazlera.
- PONDERAZIOA % etan egiteko iradokizunak.
- JARDUN MAILA edota ikasleen ezagupen maila neurtzeko eta sailkatzeko aholku praktikoak.
ERRUBRIKAK
- EBALUAZIO FASE bakoitzari dagozkion errubrika desberdinak.
- IKASLEEN gaitasun, konpetentzia, jarrera eta trebeziak ebaluatzeko errubrikak.
- IRAKASLEAREN autoebaluazioa errazteko errubrika zehatzak.
- FUNTSEZKO KONPETENTZIAK ebaluatzeko errubrika orokorrak.
OPOSIZIO DEIALDIA
- Oposizio deialdiaren azalpena: proba desberdinen ezaugarriak, oinarriak, denborak, materialak, puntuaketa…
.
